Euskal Herría, Kultura Matrilineala

Kultura eta Eredu Kulturala Idatzi honetan Euskal Herriko Eredu Kulturalari buruz mintzatukogara. Horregatik <<Kultura>> eta <<Eredu Kulturala>> zer diren azaltzea beharrezkoa da.

Geertzek1 esan zuen bezala sistema sinbolikoek kanpotik datozen iturriak eraikitzen dituzte.

Sistema sinboliko horiek <<patroia>>, <<eredua>> edo <<programak>> dira. Programak gizakienjarrera prozesu sozialetan eta psikologikoetan modelatzendu. Beste iturriek, sinbolikoak ez direnak, geneak adibidez, barneko ezaugarria bikoiztua daukate. Iturri horiek errealitate sozialarieta psikologikoari zentzu objektiboa ematen diete egitura kulturalera egokitzen direnean.

Sistema sinbolikoak informazio iturriak dira. Sistema sinboliko batean, beste egitura prozesuakkokatu ahal dira, eta baita egitura berdinak beste eremu batean ere. Kultura eredu bezalako zerbait

dugu, liburu bat deskodifi katzeko, ulertzeko edo irakurtzeko izango balitz bezala.

Geertzek esandakoa aintzakotzat harturik, antzinako <<Herriak>> sortu ziren unean, bizitza aurrera eraman ahal izateko eremu ezberdinak elkartu zituzten eta sare bat (patroi bat, eredubat, programa bat) sortu zuten. Sareak irakasten digu nola elikatu, nola antolatu, nola eraman elkarbizitza, nola bideratu bizitza unibertsoaren aurrean eta abar.

Antolatutako osagarrien artean eta beraien artean loturik, gizakiak <<Kultura>> eraikitzen du.

Eta gizakiek kulturaren sarea nola kudeatzen duten arabera, eredu kultural ezberdinak ahal ditu izan.

“Kulturak aldaketen aurrean egokitzen dira, baina horretarako, ezaugarri batzuk behar ditu.

Kultura ahozko ondarea dugu, belaunaldiz belaunaldi transmititu, garatu eta aldatzen dena.

Informazioa zabala izan arren, eremu biologikoa gainditu egiten du. Beraz, kulturak aldaketa sozialei, ekologikoei eta ekonomikoei egokitzeko tresnak eskaintzen ditu. Kultura batek bizirikirauten duenean, aldaketei aurre egiteko gai da; aldaketei aurre egiteko gaitasunik ez duten kulturek “Museo” bidaiari ekin diote. Aspalditik datozen kulturek beste kulturengandik datozen osagarriak egokitzen jakin dutelako irauten dute. Egokitzeko gaitasuna eraginkortasunaren isla da.

Gaur egungo kultur dominatzaileak kultura horien emankortasunaren eta ezagutzaren kontraari dira, kulturaniztasuna arriskuan jartzen dutelarik. Gaurko eredu dominatzailearen eraginkortasuna zalantzan jartzen dugu, arlo eta esparru askotatik begiratuta jasangaitza baita” (Patxi Azparren,2014). Gizakiek historian zehar bi kultura ezberdin eraiki dituzte, bakoitza bere berezitasunekin <<Kultura Matrilineala>> eta <<Kultura Patriarkala>>. Bi kulturok elkarren kontra daude.

Lehenbizikoak, kultura kontzeptuan aipatu ditugun osagaiak, eredu orekatuan eta berdintasunean oinarritutako gizarte sistema eraiki zuen; bigarrenak ezaugarri dominatzaile, zapaltzaile, etadesorekatuak eraiki zituen. Beraz, gizakiek, Kulturan azaltzen dizkigun osagaiak segun eta nola antolatzen dituen, Eredu Kultural bat edo bestea sortuko dute; eta Eredu horrek antolatzekomoduari erantzuna emango dio. Kontinente ezberdinei, Europa barne izanik, begirada eginondoren, kultura matrilinealak ugarienak izan zirela konturatzen gara. Eta kultura patriarkalak kolonizatu egin zituztenak dira.Egoera horren aurrean ausartzen gara baieztatzera, ñabarduraguztiekin, kultura Matrilinealak kultura indigenak zirela, eta direla, eta kultura patriarkalak kolonizatzaileak eta arrotzak zirela eta direla.

132 páginas
P.V.P.: 10€